XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lantegien burrunbez gorago doala
jainkoari emanen otoitzen kantua.

Balia beza lurrak heien lan ixila,
Izan dadin arimaz handiagotua.

Aberastu, nausitu nahien kasaila
Gizaldeen artetik geldi dakigula.

Goza dezagun doi bat ixilen ixila,
Izan dezaten beti bihotzek hegala.

Molda ditzala Jaunak
geroko gizonak,
Gaurko bihotzen minak
ixilik ereinak.

Ez badu funskiago gizonak sineste,
Burdin eta diruek iretsiko dute.

Otoitzaren medioz gaiten Jainkoz bete
Geroko indarreri nausi jarri arte.

Jainkoaren Bihotza, oi! bihotz zabala...
Maitasun hurrupaka hari gauzkiola:
Gutan izan dezagun Kristoren ahala,
Mundua berritzeko zerua bezala.

Molda ditzala Jaunak
geroko gizonak.